lunes, 13 de mayo de 2013

ZAHAR-ETXEAN LANEAN

GAIA: Zahar-etxean lanean.

TESTU-ERA : Eguneroko blog-a.

NORENTZAT: Interneteko lagunentzat.

EGOERA: Asteburu honetan esperientzia berri bat bizi izan duzu. Zahar-etxe batean lanean aritu zara boluntario, hango agureak zaintzen. Azaldu zure blogean zer egin duzun eta nola sentitu zaren.

jueves, 2 de mayo de 2013

IDAZLANA
GAIA: Txirrindulariak eta espaloiak.
TESTU-MOTA: Argudio testua.
NORENTZAT:  Egunkari edo aldizkarietako irakurleentzat.
ZERGATIK: Gai honen inguruan duzun iritzia edo ikuspuntua argi utzi nahi duzulako.

martes, 12 de marzo de 2013

Hementxe sartu behar duzu zure sormen-lana, kalifikazioaren % 5 izanen dena. Horretarako, hitzak dioenez, zerbait sortu beharra dago, sortu, moldatu, itzuli, ilustratu, antzeztu, musikatu. Horretarako, iIkasgelan azalduko zaizkizu zenbait aukera. Esaterako:
  1. Idatzi.. Ipuin bat, poema bat, bertso bat, kronika bat, elkarrizketa bat.
  2. Itzuli. Euskaratu gustatu zaizun pasarte bat, kanta bat, botere-puntu bat.
  3. Irakurri. Irakurri gustuko duzun ipuin edo poema sorta bat, musikari baten laguntzarekin, bideoz grabatu eta hemen paratu. Ipuin bat edo poema bat antzeztu, grabatu eta eman.
  4. Moldatu. Klasean emango zaizun Estilo-liburua hartuta, Euskal Literaturako testu bat moldatu, zein aldaketa egin duzun aitzin erranez.
  5. Sozioliteratura.Bigarren eskuko liburuak, ariketak, azterketak mugiarazi.
  6. Zure burutazioa.

domingo, 10 de marzo de 2013

Blog honetan begiratu behar duzu, askotan ikasgelan aipatutako informazio lagungarria aurkituko duzulako, eta beste askotan zure lanak emateko tokia izango baita. Ibil ezazu! Anima zaitez!