martes, 12 de marzo de 2013

Hementxe sartu behar duzu zure sormen-lana, kalifikazioaren % 5 izanen dena. Horretarako, hitzak dioenez, zerbait sortu beharra dago, sortu, moldatu, itzuli, ilustratu, antzeztu, musikatu. Horretarako, iIkasgelan azalduko zaizkizu zenbait aukera. Esaterako:
  1. Idatzi.. Ipuin bat, poema bat, bertso bat, kronika bat, elkarrizketa bat.
  2. Itzuli. Euskaratu gustatu zaizun pasarte bat, kanta bat, botere-puntu bat.
  3. Irakurri. Irakurri gustuko duzun ipuin edo poema sorta bat, musikari baten laguntzarekin, bideoz grabatu eta hemen paratu. Ipuin bat edo poema bat antzeztu, grabatu eta eman.
  4. Moldatu. Klasean emango zaizun Estilo-liburua hartuta, Euskal Literaturako testu bat moldatu, zein aldaketa egin duzun aitzin erranez.
  5. Sozioliteratura.Bigarren eskuko liburuak, ariketak, azterketak mugiarazi.
  6. Zure burutazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario